Ematen du mitin batean gaudela (gure alderdiko gazteria atzeko aldean, ohiko moduan) edo zerbaiten kontrako manifestua irakurtzen (hortik gure aurpegi serioak). Baina ez, Habitat liburuaren aurkezpen egunean hartutako argazkia da beheko hori. Eta, kontrakoa dirudien arren, oso ondo pasa genuen.

Argazkian: Xabier Mendiguren (editorea), ni neu, Miren Agur Meabe (idazle eta laguntzailea), Patxi Plazaola (Beasaingo alkatea) eta Joxe Begiristain (CAFeko euskara arduraduna).
Aurkezpenaren berri, agian zehaztasun handiagoz, hemen ere ematen dute: