Amak esan didanez, bentosa baten bitartez ni munduratzen lagundu zuen ginekologoak mundua utzi berri du. Kontsultan bertan harrapatu zuen heriotzak gainera. Gaixorik zegoen, baina inork ez zuen espero hain amaiera azkarra. Imajinatu pazientearen sustoa.
Etxera ailegatu eta Benedettiren heriotzaren berri jaso dut. Buruz ikasten genituen bere poemak, hamabost urterekin.
Bi gertaerak ez daude erlazionaturik. Ezerk ez du zentzurik. Dena da denbora-pasa.
Pasatiempo
Cuando éramos niños los viejos tenían como treinta un charco era un océano la muerte lisa y llana no existía. Luego cuando muchachos los viejos eran gente de cuarenta un estanque un océano la muerte solamente una palabra. Ya cuando nos casamos los ancianos estaban en cincuenta un lago era un océano la muerte era la muerte de los otros. Ahora veteranos ya le dimos alcance a la verdad el océano es por fin el océano pero la muerte empieza a ser la nuestra. Mario Benedetti (1920-2009)
Tags: benedetti, ginekologo, heriotza, pasatiempo, poesia
Maiatza 19th, 2009 at 17:08
Zu munduratzen lagundu bazuen, jada edadetua izango zen gizona. Benedettik ere bazuen adin interesgarri bat, eta gainera ez zen poeta ona. Beraz…Ez larritu!
Maiatza 21st, 2009 at 7:36
Jo ba niri ere asko guztatzen zait Bennedettiren olerkiak, agian ez zen munduko oberena, baina nire ustez ona zen.
Aunque sobre gustos no hay nada escrito…
Polita olerki hori Katixa
Maiatza 21st, 2009 at 11:01
Niri ere, zerbait esaten didate Bennedettiren olerkiak. Hona hemen aspaldi eskuratu nuena:
HIZKUNTZALARIAK (Istorio hiperlaburra)
Hizkuntzalariak eta Beronen Inguruko Zientzien Nazioarteko Kongresuari bukaera eman zion txaloketa gogotsuaren ostean, takigrafi neska ederra arkatzak eta paperak jaso eta irteerarantz abiatu zen ehunen bat hizkuntzalari, filologo, semiologo, kritiko estrukturalista eta deskonstrukzionistaren artean bide eginez eta guzti-guztiek jarraitu zioten, glosematikarekin parekatzeko moduko mirespenaz, haren ibilera lirainari.
Bat-batean gorputz fonikoa hartu zuten burmuin-irudiek:
-Nolako sintagma!
-Zelako polisemia!
- Ze esanahia!
- Nolako diakronia!
- Zein exenplar ceterorum!
- Zelako Zungenspitze!
- Nolako morfema!
Takigrafi neska axolagabe eta goibel iragan zen fonema oihan hartan barrena.
Soil-soilik piztu zitzaion irrifarrea atezain gazteak, atea zabaldu baino lehentxoago, belarrian xuxurlatu zionean: “Polittori”.
Mario Benedetti.
Maiatza 21st, 2009 at 16:20
Off topic, baina eskubiko leihatilan irakurri dut http://www.emakunde.es-i buruz diozuna eta egia da, baina antza denez badute benetan ondo dagoen orri bat:
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu
Maiatza 21st, 2009 at 16:26
Egia! Ez nuen ezagutzen. Ez da beste munduko ezer (EJko guztiak bezala) baina hobeto behintzat badago.
Mila esker!