Habitat, Bilboko Foru Liburutegian

Posted by Katixa - Under: habitat, hitzaldiak

Hil honetan Bizkaiko Foru Aldundiak Irakurketa Txoko berri bat jarri du martxan. Bi saio egingo dira hilero, abendura arte, bat gaztelaniaz eta beste bat euskaraz. Martxoan Kirmen Uribe eta Mikel Alvira aritu dira. Apirilean nire eta Ramiro Pinillaren txanda da, hurrenez hurren. Hemen daukazue programazioa osoa.

Badakit beldurra ematen dudala argazki horretan, baina, etorriko zara? Ostegun honetan egingo dugu, arratsaldeko 6:30tan, Bilboko Foru Liburutegian (5. pisuan oker ez banago). Saioa Goizalde Landabasok lagunduko du.

Tags: , , ,

3 Responses to “Habitat, Bilboko Foru Liburutegian”

  1. Aitor Says:

    Topera zabiltza han eta hemen azaltzen. Atzo telebistan ikusi zitudan.

    Sautrela (2009/03/30): Katixa Agirre
    http://www.eitb.com/bideoak/osoa/120090/sautrela-20090330-katixa-agirre/

  2. Iñaki Murua Says:

    Ea tartetxoa hartzen dudan agertzeko… oraindik liburua irakurri ez dudan arren ;-)

  3. Katixa Says:

    Horrela ere, ongi etorria izango zara, Iñaki. Hori bai, gero liburua irakurtzera, ados?

Utzi zure iritzia: