Heldu egin da. Etxera behintzat bai. Eta datorren astetik aurrera, heldu behar duen tokira, zorte on apur batekin.

Habitat heldu berria
Sozietatean ere aurkeztu behar dut liburua, eta gonbidatuta zaudete aurkezpen horietara.
Bilbon, otsailaren 20an, ostiralarekin
Lekua: Bilboko Elkar aretoan
(Licenciado Poza kalea, 11)
Ordua: 12:00etan
Gasteizen, otsailaren 27an, ostiralarekin
Lekua: Gasteizko Elkar aretoa
(San Prudentzio kalea, 7)
Ordua: 19:00etan
Tags: aurkezpenak, habitat
Otsaila 16th, 2009 at 10:49
Jada irakurri dut “Habitat”, ostiralean erosi nuen eta asteburuan zehar utzi ezinik ibili naiz. Orokorrean “Sua falta zaigu” baino borobilagoa iruditu zait, “helduagoa”-edo. Ipuinik gogokoena Agaterena izan da (ez dut izenburua gogoratzen), pertsonaia horri buruz gehiago irakurtzeko gogoz geratu nintzen.
Tira ba, zorionak liburuagatik.
Otsaila 16th, 2009 at 11:02
Mila esker, Ortzi. Zure komentarioak balio bikoitza dauka: lehenengoa delako eta ona delako!
Gasteizko aurkezpenera etorriko zara? Gonbidatuta zaude.
Ondo izan.
ktx
Otsaila 16th, 2009 at 22:26
Maitia! Niri ebai asko gustatu zait zure liburua (oraindik prozesuan banago ere). Zorikonak!
(Oharra: Katixa, helduagoa zarela esatea ez da kritika on bat)
Por txierto, zein da Galeriako 2. argazkian agertzen den tiobuenoa?
Otsaila 17th, 2009 at 17:31
Nik kristau onak iten duen bezela zinea moldatu arte itxoingo det. Socrates izateko aukera oso gutxik dakate ta ni konformatzen naiz Rebelde telesaila ikustiakin. Ze ona bada, pelikula mereziko du, ez?