Bio
Katixa Agirre Miguélez
Gasteizen jaio nintzen, kostata, 1981eko urriaren 27an.
Liburu batzuk argitaratu dizkidate, helduentzat zein umeentzat, eta itzulpen bat ere burutu dut. Hemen dituzu guztiak. Zerrenda luzatuko den esperantza daukat.
Liburuez gain, uzten didaten txokoetan ere kolaboratu izan dut: Deian, ARGIAn, Sautrelan, Berrian… eta beste leku batzuetan noizean behin.
Sei urtez, irakasle ordezkoa izan naiz Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailean, eta bertan, denetarik irakastea tokatu izan zait: Ikus-entzunezko komunikazioaren teoriatik Merkatu Ikerkuntzara, Publizitatearen Historia barne.

Ni, inspirazioaren menpe
Lolitaren mitoaren inguruko tesi bat egin nuen, eta horri esker doktorea dei nazakezu.
Blogaria naiz 2004tik. Hau nire laugarren bloga da, Habitat ipuin-liburuaren aitzakiarekin inauguratuta.
Londresen bizi naiz egun, Queen Mary unibertsitatean ikerlari postdoktorala bainaiz.
Nirekin kontaktuan jar zaitezke hemen klik eginez.