5 comentarios en “Denbora-pasa”

  1. Zu munduratzen lagundu bazuen, jada edadetua izango zen gizona. Benedettik ere bazuen adin interesgarri bat, eta gainera ez zen poeta ona. Beraz…Ez larritu!

  2. Jo ba niri ere asko guztatzen zait Bennedettiren olerkiak, agian ez zen munduko oberena, baina nire ustez ona zen.

    Aunque sobre gustos no hay nada escrito…

    Polita olerki hori Katixa

  3. Niri ere, zerbait esaten didate Bennedettiren olerkiak. Hona hemen aspaldi eskuratu nuena:

    HIZKUNTZALARIAK (Istorio hiperlaburra)

    Hizkuntzalariak eta Beronen Inguruko Zientzien Nazioarteko Kongresuari bukaera eman zion txaloketa gogotsuaren ostean, takigrafi neska ederra arkatzak eta paperak jaso eta irteerarantz abiatu zen ehunen bat hizkuntzalari, filologo, semiologo, kritiko estrukturalista eta deskonstrukzionistaren artean bide eginez eta guzti-guztiek jarraitu zioten, glosematikarekin parekatzeko moduko mirespenaz, haren ibilera lirainari.
    Bat-batean gorputz fonikoa hartu zuten burmuin-irudiek:
    -Nolako sintagma!
    -Zelako polisemia!
    – Ze esanahia!
    – Nolako diakronia!
    – Zein exenplar ceterorum!
    – Zelako Zungenspitze!
    – Nolako morfema!
    Takigrafi neska axolagabe eta goibel iragan zen fonema oihan hartan barrena.
    Soil-soilik piztu zitzaion irrifarrea atezain gazteak, atea zabaldu baino lehentxoago, belarrian xuxurlatu zionean: “Polittori”.
    Mario Benedetti.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *