On the blog again

Isilik egon naiz hiru hilabete hauetan, baina ez geldi.

Tarte honetan tesia amaitu dut (tira, ia-ia), Las Vegaseko erruleta guztiak dardarka utzi ditut, Txirri juniorrekin bainatu naiz Truckee ibaian, umeentzako beste liburutxo bat argitaratu didate (orain arteko nire istoriorik autobiografikoena, dudarik gabe), Colorado ibaiaren kanoian egon naiz Obama bertan egon zen egun berean eta moteletako jacuzzietara zaletu naiz.

Nevadan guztiz integraturik
Nevadan guztiz integraturik

Hori ez da dena.

Baina ez dut dena kontatuko lehenengo post honetan, ezta?

6 comentarios en “On the blog again”

  1. Muki likidoen plazerra deskubritu dut berriz etxeratzerakoan. Horrelako aurkikuntzarik egin al duzu zuk?

    Horrelakoen edo bestelakoen zain, zure irakurleok.

    (Kamisetan gelditu zaizun SI hori bai, baina makinitaren pantailan ez dut ikusten hiru gerezi lotu zenituen ala ez).

  2. Ander, nik teknika sofistikatu bat garatu nuen Nevadako idortasunean mukiez libratzeko. Burua makurtu, zapia sudurretik bost bat zentrimetotara ipini eta kolpetxo batzuk eman garondoan. Bakarrik erotzen ziren.
    Bestalde, slot machine horietan arrakasta gutxi. Erruletan hobeto aritu nintzen, baina hor ez zidaten argazkirik ateratzen utzi.

    Iñaki, ia-ia jarri dut. Bukatzen dudanean, sekretua kontatuko dizut.

  3. Kaixo
    Katixa,bueltan berriz…
    Galdera bat daukat, ez naiz literatur irakurle, baina prezio merkea dela ta nobela beltzeko klasikoekin hasi naiz, hobe dut harrypoterrekin?Ala zuzen-zuzenean zure libururen bat erosiko dut?
    Ondo izan

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *