Gaur, mahai-ingurua Gasteizen

Urriko bost ostegunetan mahai-inguru bana antolatu du 111 Akademiak Literaturaren bideak etorkizunean izenburupean. Gaur, Gasteizko txanda da.  Iban Zalduak, Patxi Zubizarretak eta hirurok hartuko dugu parte.
Gasteizko Elkar aretoan izango da iluntzeko 7etan, eta moderatzaile lanetan Ibon Egaña izango dugu. Futurologia ariketa bat funtsean: bolari galdetu beharko diogu zeintzuk izango diren Literaturaren bideak etorkizunean.

.
.

Un comentario en “Gaur, mahai-ingurua Gasteizen”

  1. Kaixo Katixa,

    Sintesi labur bat egiterik bai? zein izango da ba literaturaren etorkizuna?
    Oso interesgarria dirudi, zuek zuen(denon) etorkizunari buruz hausnartzea eta entzutea…pena bat ezin izan nuela hurreratu.Hain beste aldagai askeren aurkako itsasoan hipotesian aritzea posible da?
    Gaur lagun bati ikusi diot zure liburua mahai gainean eta bukatzen duenean pasatzeko eskatuko diot…
    Galdetu diot:
    nola dago?
    Ondo entretenigarria da. Ez neukan bere errefentzirarik eta liburua gustatzen ari zait.

    Beraz hamen naiz,.. Habitat irakurtzeko zain…;)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *