Leioako campusean Irakurle Klub bat martxan jarri nahian

Irakurtzen al dute unibertsitate-ikasleek? Auskalo! Baiezkoan nago (batzuek behintzat, irakurriko dutela) baina badaezpada ere, Leioako campusean martxan jarri nahi dugun Irakurle Klubak ez dizkio inori ateak itxiko. Euskaraz irakurri eta ondoren idazlea/itzultzailea ezagutu nahi baduzu, liburuari buruz hitz egiteko, orain eta hilaren 23ra arte eman dezakezu izena, hurrengo helbideetan.

Bilboko Kultur Gestioko Bulegoa
UPV/EHU Larrakoetxea
Lehendakari Agirreren Etorbidea, 81
Bilbao 48015
marije.ortega@ehu.es
Tf: 94 601 71 42 / 71 11


Euskaraz irakurtzeko zaletasuna dutenentzat (edo zaletasun hori garatu nahi dutenentzat) pentsatuta dago Leioako Irakurle Kluba. Bakarkako lana da irakurtzea, baina irakurritakoaz hitz egitea taldeko jarduna ere izan daiteke. Hilean behin liburu bat irakurri, bildu, komentatu eta egilearekin berarekin egoteko aukera izango dugu. Euskal literatura barru-barrutik ezagutzeko.

Datak:

2009/11/17, 2009/12/15, 2010/02/16, 2010/03/16, 2010/04/20 eta 2010/05/18

(15 ordu)

Ordutegia: Astearteetan (18:00 – 19:30)

Tokia: Leioako Liburutegia

Plaza-kopurua,gehienez 20, gutxienez 10.

Prezioa: 20 €

Aukera askeko kredituak: 1

Arduraduna: Katixa Agirre

4 comentarios en “Leioako campusean Irakurle Klub bat martxan jarri nahian”

  1. Irakurri eta idazlearekin berba egitearren ordaindu egin behar hori?
    Ze roilo daukan UPV honek dena matrikulekin egiteko. Ez dut ulertzen, benetan.
    Arduraduna zaren aldetik, azalduko bazenu… eskertuko nizuke, zinez.

  2. Ba zer nahi duzu azaltzea. Campuseko ikastaro eskaintzaren barruan kokatuta dago klub hau, eta denetan zerbait kobratzen da. Bestalde, irakurle tarte hauetan idazleak beti kobratzen du zer edo zer, eta baita arduradunak ere. Gastu horren zati bat kubritzeko modua izango da. Ez dakit.

  3. Barka, baina non egin dezaket matrikula, oraintxe enteratu naiz eta Leioan ikasle naiz. Ekimen interesgarria iruditzen zait, aspaldiko desertu garaian onena, ea ba, lortzen dudan matrikula egitea…
    Aski izango da telefono zenbaki hortara deitzea?
    (emaila bialdu diot, ea zer erantzuten didan..marije horreri..baina momentuz ez du erantzun!)badakizu UPV

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *