Askotan galdetu izan didate: ezingo zenituzke zure ipuinak apur bat gehiago luzatu eta nobela bihurtu? Eta hurrengo egunean, beste norbaitek: ez al dituzu ipuinak gehiegi puztu? Orri gutxiagotan ezin zen istorio bera kontatu?
Bada, nik uste istorio bakoitzak eskatzen duela bere espazio propioa. Eta azkenean, aukeratutako luzerak eragin izugarria izango du istorioaren funtzionamenduan.
Forrest Gump pelikula, esate baterako, minutu batean kontatu daiteke, baina ez da gauza bera, ezta?
Martxoa 13th, 2009 at 16:30
Tira, honetan ondo ulertzen da filmearen muina
http://www.youtube.com/watch?v=RqtgfjkB6Pg