Isilik egon naiz hiru hilabete hauetan, baina ez geldi.
Tarte honetan tesia amaitu dut (tira, ia-ia), Las Vegaseko erruleta guztiak dardarka utzi ditut, Txirri juniorrekin bainatu naiz Truckee ibaian, umeentzako beste liburutxo bat argitaratu didate (orain arteko nire istoriorik autobiografikoena, dudarik gabe), Colorado ibaiaren kanoian egon naiz Obama bertan egon zen egun berean eta moteletako jacuzzietara zaletu naiz.

Nevadan guztiz integraturik
Hori ez da dena.
Baina ez dut dena kontatuko lehenengo post honetan, ezta?
Tags: buelta, Gehitu etiketa berria, nevada, reno, usa
Iraila 28th, 2009 at 22:39
Muki likidoen plazerra deskubritu dut berriz etxeratzerakoan. Horrelako aurkikuntzarik egin al duzu zuk?
Horrelakoen edo bestelakoen zain, zure irakurleok.
(Kamisetan gelditu zaizun SI hori bai, baina makinitaren pantailan ez dut ikusten hiru gerezi lotu zenituen ala ez).
Iraila 29th, 2009 at 0:02
Eta nola ematen zaio bukaera tesiari?
Iraila 29th, 2009 at 11:44
Ander, nik teknika sofistikatu bat garatu nuen Nevadako idortasunean mukiez libratzeko. Burua makurtu, zapia sudurretik bost bat zentrimetotara ipini eta kolpetxo batzuk eman garondoan. Bakarrik erotzen ziren.
Bestalde, slot machine horietan arrakasta gutxi. Erruletan hobeto aritu nintzen, baina hor ez zidaten argazkirik ateratzen utzi.
Iñaki, ia-ia jarri dut. Bukatzen dudanean, sekretua kontatuko dizut.
Urria 1st, 2009 at 12:59
Kaixo
Katixa,bueltan berriz…
Galdera bat daukat, ez naiz literatur irakurle, baina prezio merkea dela ta nobela beltzeko klasikoekin hasi naiz, hobe dut harrypoterrekin?Ala zuzen-zuzenean zure libururen bat erosiko dut?
Ondo izan
Urria 2nd, 2009 at 9:33
Zuzen-zuzenean nire libururen bat, noski.
Urria 30th, 2009 at 12:45
Aspaldi irakurri nueban post hau, baña ez nitzan konturatu. CSI-ko kamiseta!!!
Jakin izan banu bat eskatuko notzun etorri aurretik…