Ongi etorri

Posted by Katixa - Under: blogak, habitat

Hasieran Onanismo Onirikoa etorri zen. Gero, Etiope bat Martitzen. Gauez eta Azpikeriaz izan da, uste dut, gehien iraun duena. Baina hura ere ahitu egin da. Beraz, oker ez banabil, Habitat berri hau nire laugarren bloga da, hain zaharra al naiz?

Liburu baten eskutik jaio da gainera laugarren blog hau: Habitat, nire bigarren ipuin-liburua (eta honek ez nau kezkatzen, seguru “idazle gaztea” izaten jarraituko dudala urte batzuetarako).

Blogari zahar eta idazle gazte honek ongietorririk beroena ematen dizu habitat berri honetara.


Blog hau ezinezkoa izango litzateke Iruri Knörr lagun eta adituaren laguntzarik gabe. Mila esker, Iru.

Oraindik gauza asko txukundu gabe daude. Eman bueltatxo bat eta berehala ohartuko zarete. Zuen iruzkin, aholku eta purrustadak estimatuak izango dira (edo horren itxura egingo dut, behintzat).

Laster arte

Tags: , ,

12 Responses to “Ongi etorri”

  1. Sergio Monge Says:

    Habitat berri eta polita, bai horixe.

    Iruzkizun bat. Nire gustuak izan daitezke baina irakurtzeko nahiago dut letra grisa (#333333 edo gehien jota #666666) atzealde zuriarekin. Agian bakarrik nire ikuspuntu pertzonala da baina…

  2. Jozulin Says:

    WOW! Ederra gero etxe berria! Orain bete egin beharko…
    Zain egongo gara irakurtzeko.

  3. Josi Says:

    Jope Katixa:
    ederra, goxoa eta atsegina ematen du paraje berri honek.
    Gazte sentitu zaitez,
    blog-ari, blog-ero eta idaz-zale,
    Eta guztion gozamenerako…
    segi idazten!
    Js

  4. haritz Says:

    Ederra etxe berria, bai horixe… Asko gustatu zait diseinu berria… Sergiorekin ados irakurgarritasunari dagokionean.

    Edukiei denbora apur bat hartzen dudanean erreparatuko.

    Facebooken saiatu nintzen aurkeztu zenituen azal ezberdinen inguruan iritzia ematen baina… ez ninduzun lagun gisa onartu :(

    Ondo izan!

  5. Goio A. Says:

    Abizena aldatu beharko zenuke… Katixa Etxebarria!
    Zorte on!

  6. Iban Arantzabal Says:

    Eta sofa hori zelako txuloa… Zorte on. Jarraituko dut eta G&A-ren pareko bada pozik gainera.

  7. Patxi Says:

    Azal hau askoz hobea litzateke, baldin Katixa sofan eserita balego, guri begira. Horixe bakarrik aldatuko nuke, pistatxoak erotu egiten nauenez.

    Ea liburu hori nere eskuetara erortzen dan, lehenbailehen!

  8. Blanca Says:

    Kati, tia, ze cool; ideal, benetan. Egongo gara, orain atope liatuta nabil, kontatuko dizut, nobedadeak ditut… (barkatu aurreko larunbat gauekoa)

  9. Tom Ripley Says:

    Katixa maitea!
    izugarri gustatzen zait zure blog berria! bravo zuri eta iruriri ere. hemen izango dut nere euskara lantzeko aukera (zure liburuaren kopia bat Parisera bidaltzen didazunerarte behintzat). Aholku txikia: il faut savoir dire quelque chose de plus que “k” si tu veux venir habiter à Paris, ma chère!

    Bisou!

  10. Patxi Says:

    Antzeko zerbait edo.

  11. Edorta Says:

    Oso dotorea iruditzen zait zure blogune/webgunea berria. Kaleratu duzun azken liburuaren izenburu bera izateak zer esan gura du, hurrengoa aterako duzunaren arabera izena aldatuko diozula?

    Bestalde, “Home”-”Bio”-”Biblio” ataltxo horietan, lehenaren kasuan aldaketatxo bat proposatzen dizut eta zuzenean “Bilbo” jartzea. Aspaldi honetan bilbotartuta zaude zeharo. Gasteiz green izango da, baina urrin daukazu aspaldi. Deskastaaaaaa!

  12. admin Says:

    Mila esker guztioi.

    Patxi, sofa hutsik dago bisitentzat lekua uzteko. Dena den, mila esker gif-agatik.
    Monsieur Ripley, je ferais de mon mieux.
    Blanca, kokoteraino naukazu, beti esaten didazu egongo garela eta beti kalabazak.
    Edorta, Gasteizko neguak insoportableak dira, baina udaberriarekin batera Gasteizko greentasuna gozatzera bueltatuko naiz.

Utzi zure iritzia: