Ez dakit Hard Candy pelikula ikusi duzuen. Bertan, hamalau urteko neska batek ustezko pederasta bat drogatu eta bahitzen du. Gizonak, kartzelariaz libratu nahian, bere pederastia publikoki aitortuko duela agintzen dio. “Eta horrekin zer konpontzen dugu?” galdetzen dio neskak. “Horrek nire karrera suntsituko du” erantzuten dio gizonak. Eta neskak, irribarre ziniko bat ahotan: “Bai, noski, Polanskiri Oscarra eman ziotenean bezala, ezta?”.
.
Gaur egungo gizartean pederastaren irudiak ogroarena ordezkatu badu ere, umeekin oheratzen diren gizonak ulertzeko eta bere biktimari errua botatzeko saioak etengabeak dira. Lerrook idazterakoan, Roman Polanski zuzendaria Suitzako kartzela batean dago, Califoniako justiziak hala eskatuta. 1978tik, fidantzapeko askatasuna aprobetxatuta hanka egin zuenetik, bere atzetik dabil.
Zinearen mundua aho batez ia agertu da Polanskiren aldeko. Frantziak eta Poloniak ofizialki eskatu dute bere liberazioa. Prentsan denetariko argumentuak irakurri ditugu, zuzendariaren askatasunaren aldekoak guztiak. Kasu zahar bat dela, propaganda nahia baino ez dagoela afera guztiaren atzean… Beste argudio mota batek Polanskiren biografia (Auschwitz, ghettoa, Manson zoroaren krimenak…) edo talentua (bai, nik ere maite dut Chinatown) gogorarazten du aringarri gisa. Batzuek beren anti-amerikanismoari bazka emateko aprobetxatu dute, eta beste zenbaitek puritano vs. liberalen arteko borroka bihurtu nahi dute afera guztia.
Baina inork gutxik aipatzen du Romanen arazoaren iturburua: 13 urteko ume bat drogatu eta bortxatu zuen. Hala onartu du zuzendariak berak ere. Neskak ezetz esan eta Polanskik aurrera jarraitu zuen: hor dago gakoa. Polanskiren aldekoek ez dute gertaera aipatu ere egin. Zaurian piko ez egiteagatik? Edo benetan ez zaielako hain grabea iruditzen? Azken finean, Hollywoodeko giro horretan, eta neska klase horrekin, eta Polanskiren sentsibilitatea kontuan hartuta…

_____________________________
Asteartean idatzi nuen goiko testua, eta ordutik egia da Polanksirekin hain ulerkor eta xamurrak ez diren iritziak argitaratuz joan direla. Enric Gonzalezek El País-en idatzitakoarekin gelditzen naiz:
Tal vez en el siglo que viene no sea un delito retozar con una niña de 13 años, y el caso de Polanski se asimile al de Oscar Wilde, que se pudrió en una cárcel por ser homosexual y no callárselo. Es posible. Yo espero que no. Espero que la ley y la moral sigan distinguiendo entre niños y adultos, y que los segundos no puedan abusar de los primeros.
Urria 2nd, 2009 at 10:20
Ni ere haserre xamar ibili naiz aste osoan Polanskiren kontu hau dela eta…
Urria 2nd, 2009 at 13:40
Umea heldu noiz bihurtzen den zehatz-mehatz esatea batere erraza ez dela alde batera utzita, espero dut El Paiseko kazetariak, erabilitako konparaketaren bitartez, homosexualak eta pederastak maila berean jartzeko asmorik ez izatea espero dut.
Urria 6th, 2009 at 8:40
Aferari buruz…
Hor akademiaren defentsa ez zait anormala iruditzen, hautu arrazionalaren logikan, norbere existentzia zikintzen duelako, inoren ekintzak. Beste era batera esanda, ez badut defenditzen bestea(Polansky), neure burua, ez dut defenditzen, gal/irabarzietan, balantze negatiboa izango dut. Beraz defenditu egingo dut.
Homosexuala/Bortxatzaile/pederasta hiru kategoria desberdin dira. Kafea/azukrea/gailetak bezala.
Kasu honetan pertsonaren askatasuna dago jokoan. Erabaki askatasuna bortxatzeak izan behar luke bere zigorra. 13 urterekin heldua/nerabea/umea..? Zer da heldua izatea?Mugetan argi ilun asko izaten dira.Baina eztabaida hau, ba beste kontu bat litzateke.
Eraso fisiko/psikikoa+ norbere askatasunaren anfora hausteak,zigorra merezi al du? Nire ustetan bai.
Urria 6th, 2009 at 16:09
Antzeko gogoetak etorri zaizkit sarri Paco Larrañaga eta Pablo Ibar kasuak aipatzen direnean. Hurrenez hurren Filipinetan eta AEBetan heriotza zigorra egoteak aurka jartzen gaitu aldez aurretik, jatorri euskaldunekoak dira, epaiketa, beharbada (ez naiz jurista) berme guztiekin ez zen egin… “Denok ekarri nahi dugu Paco etxera” eta horrelako esaldi emotiboak entzuten dira, komunikabideak ere horretan dabiltza… Baina kasuaz nor gogoratzen da, nork azaldu du zalantzarik errugabetasunaren aurrean? Non agertu da azterketa garbi, neutral bat? Ez dut oraindik aurkitu.
Bitxia da, baina badirudi euskal jatorria eta “horrelako herrietan, badakizu” direla argumentazio bakarrak. Baina… Egia gure aurrejuzku baldintzatuen oso bestelakoa, askoz izugarriagoa balitz?
Polanski zuzendari itzela da eta asko sufritu zuen ghettoan zein bere emaztearen hilketarekin. Baina… Horiek zuzenbidezko aringarriak dira? Ez ditzagun gauzak nahastu.
Azaroa 5th, 2009 at 16:44
zergaitik neskak salaketa kendu zuen??? nik behintzat ez dut ongi ulertzen kontua.
Azaroa 5th, 2009 at 17:00
500.000 dolar ordaindu omen zizkion Polanskik kontua ahazteko.
Azaroa 16th, 2009 at 20:37
“Tal vez en el siglo que viene no sea un delito retozar con una niña de 13 años”
Datorren mendean ez dakit, baina honetan ez da delitua.
Azaroa 17th, 2009 at 10:02
Segun eta zer herrialdeaz ari zaren.
Hona mapa:
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/e/ef/Age_of_Consent.png
Azaroa 17th, 2009 at 11:50
Enric Gonzalezek behar luke jakin, ezta?
Azaroa 17th, 2009 at 11:52
Hain zuzen ere, begiratu Californiako age of consent delakoa: 18 urte. Beraz, delitua da.
Azaroa 17th, 2009 at 11:57
Bai ba, baina ez du ematen hura Californiaz ari den zuk kopiaturiko zatitxoan, horregatik diot.
Bide batez, Espainian urtemuga ez dago jarrita 12 urtetan, 13tan baizik. (Agian, nahasten ditut maparen urdinak).