Reno 911

Posted by Katixa - Under: memelokeriak, reno

Gaur goizean, lanerako bidean, auto batek gizon bat harrapatzen ikusi dut. Lurrean gelditu da gizajoa, kexuka. Gidaria ere, negarraren hegian. Gerturatu egin naiz, beste bikote bat ere gerturatu da… “anbulantzia bati deitu beharko diogu, ezta?” Telefonoa atera dugu aldi berean bikoteko neskak eta biok, baina nik 911 markatu dut eta telefonoak ez du seinalerik eman batere. Beste neskak deitu behar izan du azkenean.

Gertaerak bi gauza egiaztatu dizkit:

a) Emergentzia egoeretan ezin dela nirekin kontatu
b) Gehiegi ikusi dudala uda honetan Reno 911 telesail txanantea.

.
.

Eta istripua izan duenari laster osatzea opa diot, noski.

Tags: ,

One Response to “Reno 911”

  1. Reno 911 | News|Blog|Video | NEWS.BOOKCOST.NET Says:

    [...] Gaur goizean, lanerako bidean, automobile batek gizon bat harrapatzen ikusi dut. Lurrean gelditu da gizajoa, kexuka. Gidaria ere, negarraren hegian. Gerturatu egin naiz, beste bikote bat ere gerturatu da… “anbulantzia bati deitu beharko diogu, ezta?” Telefonoa atera dugu aldi berean bikoteko neskak eta bi … News Source [...]

Utzi zure iritzia: