15 - urr - 2009
Posted by Katixa - Under:
hitzaldiak,
liburuak
Urriko bost ostegunetan mahai-inguru bana antolatu du 111 Akademiak Literaturaren bideak etorkizunean izenburupean. Gaur, Gasteizko txanda da. Iban Zalduak, Patxi Zubizarretak eta hirurok hartuko dugu parte.
Gasteizko Elkar aretoan izango da iluntzeko 7etan, eta moderatzaile lanetan Ibon Egaña izango dugu. Futurologia ariketa bat funtsean: bolari galdetu beharko diogu zeintzuk izango diren Literaturaren bideak etorkizunean.
.
.
27 - api - 2009
Posted by Katixa - Under:
irakurlearen tartea,
liburuak
2008an argitaratu zuen Iban Zalduak Euskaldun Guztion Aberria nobela laburra, eta oraingoan gure tartera gerturatuko da historiako lehenengo euskal nobela post-independentistari buruz (edo beste edozein gauzari buruz) hitz egitera.

Unibertsitateko irakasle bat Euskal Herriko errealitate politikoarekin aspertuta. Alaskako unibertsitate batetik eskaintza bat datorkio, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Han, Euskal Herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriko historia fantaskiko bat asmatzen du.
Badakizue, apirilaren 29an izango da, asteazkena, arrastiko 20.00etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga). Etortzerik ez baduzue zuen galdera hemen bota dezakezue. Nik pasako diot Ibani, eta erantzuna hona ekarri.